Kaixo denoi:
Aste hau eguraldiaren aldetik oso gogorra izan da eta Euskal Herriko zenbait lekutan elurteak egotera ailegatu dira.
Hori gure zuhaitzetan eraginik izan duela uste duzue? Ikus dezagun!
8. Astea (urkia)
Zuhaitza: Negua hurbil dagoela nabaritzen hasten da, lehengo astearekiko aldaketa nabaria egonez.
Hostoak: Hostoak marroi kolorekoak jartzen hasi zaizkio, argazkian ikus daitekeen bezala. Nahiz eta gehienak oraindik berdeak izan, aldaketa nabaritzen hasten zaio.
Enborra: Ikusten dugu kanpoko geruza galtzen hasia dela, eta barruan beste geruza bat ikusten zaio zuri kolorekoa. Hala ere, hau zati batzuetan bakarrik nabaritzen zaio.
Adarrak: Adarretan ere, antzeko prozesua nabaritzen zaio, azal galtze hori.
8. Astea (Itsas Pinua)
Aste batetik bestera ez da hainbesteko aldaketa nabaritzen, baina lehengo astean ateratako argazkiekin konparatzen badugu, izugarrizko aldaketa izan duela ikus daiteke, goazen ikertzera!
Zuhaitza: Begi bistaz ikusita, nabaritu daiteke goiko aldean askoz ere hosto gehiago dituela.
Hostoak: Geroz eta hosto marroi gehiago ikus daiteke. Gainera, adar asko hostorik gabe gertau dira, gehienbat, geratzen diren hostoak zuhaitzaren goiko aldean kokaturik daude.
Enborra: Oso lodia eta ximurrez betera.
Adarrak: Adar asko ditu, loditxoak eta marroi kolorekoak. Puntu honetan eta aurrekoan ez dugu desberdintasunik nabaritu.
Hau izan da dena, hurrengo astean berriro ere zuekin egongo gara.
2016(e)ko azaroaren 10(a), osteguna
2016(e)ko azaroaren 2(a), asteazkena
7. astearen Zuhaitzaren behaketa!
Kaixo laguntxoak!
Hemen gaude beste aste bat, gure zuhaitzak behatzen.
Oraingo honetan aldaketa argiagoak sumatzen hasi gara, goaz ba hauek aztertzera:


7. Astea (Urkia)

Hemen gaude beste aste bat, gure zuhaitzak behatzen.
Oraingo honetan aldaketa argiagoak sumatzen hasi gara, goaz ba hauek aztertzera:
7. Astea (Urkia)
Zuhaitza: hostoren bat jausten hasi da. Hostoak kolore desberdinekoak dira: berdeak, marroizkak, horiak....
Hostoak: berdea, baina hertzearen kolore marroizkak gero eta gehiago ikusten ditugu.
Enborra:
zurixka kolore eta ximurrekin. Oraingo honetan, ikusi ahal dugu nola
enborraren atal batzuetan azala guztiz galdu duela.
Adarrak: finak eta zuri-marroi koloredunak. Enborrean bezala azala galtzen ari dela ikus dezakegu.
7. Astea (Itsas Pinua)
Zuhaitza: hostoz beterik kolore desberdinekin, batzuk berde ilunak eta beste batzuk marroizkak. Gainera, lurrean hainbat hosto ikus ditzakegu.
Hostoak: berdeak eta marroi kolorekoak (gero eta hosto
marroi gehiago ikusten dira, nahiz eta berdeak oraindik egon)
Enborra: marroi koloreduna, lodia eta ximurduna.
Adarrak: lodiak eta marroi koloredunak.2016(e)ko urriaren 28(a), ostirala
6. astearen Zuhaitzen behaketa!
6. astea (Urkia)
Zuhaitza: hostoz beterik.
Hostoak: Gehienetan berdea, baina ikus dezakegu batzuk marroiak direla.
Enborra: zurixka kolore eta ximurrekin.
Adarrak: finak eta marroi koloredunak.
6. Astea (Itsas Pinua)
Zuhaitza: hostoz beterik goikaldean, behekaldean hostoen kopurua gutxitu da.
Hostoak: berdeak eta marroi kolorekoak (gero eta hosto
marroi gehiago ikusten dira, nahiz eta berdeak oraindik egon)
Emborra: marroi koloreduna, lodia eta ximurduna.
Adarrak: lodiak eta marroi koloredunak.
2016(e)ko urriaren 22(a), larunbata
5. astearen Zuhaitzen behaketa!
Aste honetan, argazkiak ateratzera joan gara berriz, gure zuhaitz maiteak
aldaketarik izan dituzten aztertzeko asmoz... baina oraindik ere ez da aldaketa
nabarmenik nabaritzen, itsas pinuan batez ere.
5. astea (Urkia)
Zuhaitza: hostoz beterik.
Hostoak: berdea, baina hertzeak kolorea aldatzen hasi
dira pixkanaka.
Enborra: zurixka kolore eta ximurrekin.
Adarrak: finak eta marroi koloredunak.
5. Astea (Itsas Pinua)
Zuhaitza: hostoz beterik
Hostoak: berdeak eta marroi kolorekoak (gero eta hosto
marroi gehiago ikusten dira, nahiz eta berdeak oraindik egon)
Emborra: marroi koloreduna, lodia eta ximurduna.
Adarrak: lodiak eta marroi koloredunak.
2016(e)ko urriaren 13(a), osteguna
4. astearen Zuhaitzen behaketa
Dagoeneko lau aste daramagu gure zuhaitzak ikertzen eta ikusten duzuen moduan aste guztietan zuekin gaude garapena ikusteko prest.
Hasteko, urkiari buruzko hausnarketa txiki bat egingo dugu. Hostoak hori edo marrroi kolorekoak jartzen zaizkionean, laister hauek galduko dituelaren seinalea da. Baina oraingoz berdeak ditu eta hori hostoak galduko ez dituelaren seinalea da. Baina esan beharra dago ertzetan susmatzen asi dugula hori kolorea, argazkietan ikus daitekeen bezala.
Enborrean ez dugu aldaketarik susmatu, zuria eta betiko simurrekin dago
Adarretan, ikusi dugu azala galtzen egongo balitz bezala dagoela, lehengo kapa galtzen egongo balitz bezala.
Ez pentsa itsas pinuas ahaztu garela! Ondoren, aste honetan (urriaren 10rreko astea) ateratako argazkiak ikusi ahalko dituzue.
Zuhaitza hostoz beterik dagoela ikus dezakegu, hasieran bezala.
Hostoak, berdeak dira eta batzuk marroi kolorekoak baina berde kolorea gehiago nabaritu daiteke.
Enborrean ez dugu aldaketarik susmatu, koloreduna, lodia eta ximurrez beteta baitago, hasieran bezala.
Adarretan ere, ez dugu aldaketarik ikusi, lodiak eta marroi kolorekoak izaten jarraitzen dutelako.
Espero dugu hurrengo astean berriro elkar ikustea eta denok batera zuhaitzak behatzen jarraitzea.
Laister arte!
2016(e)ko urriaren 7(a), ostirala
3. Astearen Zuhaitzen behaketa
Kaixo laguntxoak!
Udazkenaren helduera gero eta ikusgaiagoa da. Ala behatu dugu 3. aste honetan. Hona hemen ateratako argazkiak. Zer deritzozue? Aldaketa aipagarriak ikusi dituzue ez garenaz ohartu?
Zuen iritzia entzuteko gogoekin, hurrengo astera arte.
Ondo izan.
3. astea (Urkia)
Zuhaitza: hostoz beterik.
Hostoak: berdeak tanto marroiekin ertzetan eta forma zerratua.
Enborra: zurixka kolore eta ximurrekin.
Adarrak: finak eta marroi koloredunak.
3. Astea (Itsas Pinua)
Zuhaitza: hostoz beterik
Hostoak: berdeak eta marroi kolorekoak. Aurreko astearekin konparatuz marroiagoak ikusten dugu.
Emborra: marroi koloreduna, lodia eta ximurduna.
Adarrak: lodiak eta marroi koloredunak.
2016(e)ko urriaren 5(a), asteazkena
Ingurugiro Etxe Museoa
Kaixo lagunak!
Hemen jartzen dizuege Ingurugiro Etxe Museoari buruzko aurkezpena non zentru hau aztertu dugun irizpide desberdinetan oinarrituta.
Gomendatzen dizuegu ikustea, eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko. Zuei zer irutzen zaizue?
Laster arte.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)














































