2016(e)ko urriaren 13(a), osteguna

4. astearen Zuhaitzen behaketa

Kaixo lagunak!
Dagoeneko lau aste daramagu gure zuhaitzak ikertzen eta ikusten duzuen moduan aste guztietan zuekin gaude garapena ikusteko prest.

Hasteko, urkiari buruzko hausnarketa txiki bat egingo dugu. Hostoak hori edo marrroi kolorekoak jartzen zaizkionean, laister hauek galduko dituelaren seinalea da. Baina oraingoz berdeak ditu eta hori hostoak galduko ez dituelaren seinalea da. Baina esan beharra dago ertzetan susmatzen asi dugula hori kolorea, argazkietan ikus daitekeen bezala.
Enborrean ez dugu aldaketarik susmatu, zuria eta betiko simurrekin dago
Adarretan, ikusi dugu azala galtzen egongo balitz bezala dagoela, lehengo kapa galtzen egongo balitz bezala.





 Ez pentsa itsas pinuas ahaztu garela! Ondoren, aste honetan (urriaren 10rreko astea) ateratako argazkiak ikusi ahalko dituzue.
Zuhaitza hostoz beterik dagoela ikus dezakegu, hasieran bezala.
Hostoak, berdeak dira eta batzuk marroi kolorekoak baina berde kolorea gehiago nabaritu daiteke.
Enborrean ez dugu aldaketarik susmatu, koloreduna, lodia eta ximurrez beteta baitago, hasieran bezala.
Adarretan ere, ez dugu aldaketarik ikusi, lodiak eta marroi kolorekoak izaten jarraitzen dutelako.




Espero dugu hurrengo astean berriro elkar ikustea eta denok batera zuhaitzak behatzen jarraitzea.
Laister arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina