2016(e)ko azaroaren 2(a), asteazkena

7. astearen Zuhaitzaren behaketa!

Kaixo laguntxoak!
Hemen gaude beste aste bat, gure zuhaitzak behatzen.
Oraingo honetan aldaketa argiagoak sumatzen hasi gara, goaz ba hauek aztertzera:












    

7. Astea (Urkia)

Zuhaitza: hostoren bat jausten hasi da. Hostoak kolore desberdinekoak dira: berdeak, marroizkak, horiak....
Hostoak: berdea, baina hertzearen kolore marroizkak gero eta gehiago ikusten ditugu. 
Enborra: zurixka kolore eta ximurrekin. Oraingo honetan, ikusi ahal dugu nola enborraren atal batzuetan azala guztiz galdu duela.
Adarrak: finak eta zuri-marroi koloredunak. Enborrean bezala azala galtzen ari dela ikus dezakegu.

7. Astea (Itsas Pinua)
Zuhaitza: hostoz beterik  kolore desberdinekin, batzuk berde ilunak eta beste batzuk marroizkak. Gainera, lurrean hainbat hosto ikus ditzakegu.
Hostoak: berdeak eta marroi kolorekoak (gero eta hosto marroi gehiago ikusten dira, nahiz eta berdeak oraindik egon)
Enborra: marroi koloreduna, lodia eta ximurduna.
Adarrak: lodiak eta marroi koloredunak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina