2016(e)ko abenduaren 14(a), asteazkena

Azken hausnarketa


Iraganera begiratzeko  eta gure bi zuhaitzek eduki duten aldaketa ikusteko momentua heldu da. Irailaren 21etik hasitako eta abenduaren 13rarte iraun duen behaketei esker, hainbat ondorioetara heldu gara, ondorengo puntuetan azaltzen saiatuko garenak.

  • Konparazioa hasiera eta amaieran

Aldaketa nagusiena eta begi bistaz nabaritu daitekeena, urkian topatu dugu. Irailean, urkiak hosto pilo zituen eta berde berdeak. Orain aldiz, hosto asko galdu dituela nabaritzen da eta gelditzen zaizkion apurrak, marroi kolorekoak dira. Jarraian agertzen diren argazkietan, argi ikus daiteke desberdintasun hori.

Ezkerraldeko zuhaitza irailean ateratako argazkia da, non zuhaitz sendo eta osasuntzu bat ikus dezakegun. Eskumako argazkia berriz, hilda egongo balitz bezala dirudi, baina ez da horrela, neguari aurre egiteko beraien modua delako. Aipatu beharra dago, enborrean ere aldaketa ikusi dugula, hasieran, osorik zegoelako eta orain, azalez aldatzen egongo balitz bezala dirudielako.





Urkiaren argazkietan ikus daitekeenez, aldaketa nabaria da. Aldiz, itsas pinuaren argazkiei begiratzen badiegu, egun berean ateratako argazkia dela iruditu ahal zaigu, baina ez da horrela. Ezkerraldean dagoen argazkia orain dela 3 hilabetekoa da eta eskumakoa orain ateratakoa. Beraz, itsas pinuari dagokionez, aldaketa ez da larregi nabaritu.


Esan beharra dago, astez astez behaketa egitean, nabaritu egiten dela aldaketa, baina oraingo egoera eta orain dela hiru hilabeteko egoera guztiz desberdina dela eta aldaketa hori askoz ere nabariagoa dela.



  • Zein eragilek parte hartu dute?

Gure zuhaitzek izandako aldaketa edota garapena aztertzerako orduan, prozesu horretan parte hartu duten eragileak edota faktoreak identifikatzea beharrezkoa ikusten dugu. Hortaz, gure bi zuhaitzen kasuan, bata hosto iraunkorrekoa (itsas- pinua) eta bestea hosto erorkorrekoa izanik (urkia), hurrengo kanpo eragileen presentzia izan da nagusi: Haizea (hostoen erorketa erraztuz),ura, tenperatura aldaketak (gero eta tenperatura baxuagoak jasanez) eta eguzki argia.  

Beraz, hori kontuan izanda, orain arte atera ditugun argazkien bilakaera oso adierazgarria izan dela esan dezakegu, batez ere Urkiaren kasuan; izan ere, hosto erorkorreko zuhaitza denez gero, irailetik abendura bitartean jasan duen aldaketa ikustea oso erraza eta polita ere izan da.
   
  • Zergatik gertatu da hori?

Arrazioarik garrantzitusena, zuhaitz motarekin lotuta dago, hau da, erorkorra edo iraunkurra izatea. Alde batetik Itsas pinua iraunkorra da, eta bestetik, urkia erorkorra da. Beraz, erorkorraren kasuan, neguan zuhaitzak hosto guztiak galtzen ditu eta “biluzik” geratzen da. Hostoak galtzeko prozesua, udazkenean hasten da, hala ere, aurtengo udazkena eguzkitsua izan denezeta 15 gradu inguruko tenperatura egon denez, momentuz hosto asko mantentzen dira urkian.

iraunkorrari dagokionez, urte osoan zehar hostoak mantentzen dira. Honek ez du esan behar, erortzen ez direnik, baizik eta berritzen joanten direla. Ondorioz, aldaketak ez dira nabarmenak, Itsas pinuaren kasuan.

Bukatzeko, aldaketak eta prozesua aztertzeko aukera daukagu, argazkietan eta blogean oinarritzen bagara

  • Zertarako izan da baliagarria behaketa hau?
Gure ustez behaketa hauek oso baliagarriak izan dira jarduera giza lehen hezkuntzako klase batera eramateko. Behaketen bitartez zuhaitzek jasaten dituzten aldaketak denboran zehar askoz argiagoak dira irakaskuntza esanguratsuagoak sortuz.

Busquets el al (1995) esaten duen bezala, behaketa gure inguruneari buruzko informazioa lortzea ahalbidetzen digu, modu ereflexibo eta ordenatuan ezagutza berriak eratzen ditugun heinean.  

Era honetan, konturatu gara behaketaren bitartez lortu ahal diren zenbait helburuaz, esate baterako ikasleen interesa esnatzea, objetibotasuna eta sentsumenak lantzea eta  jarrera zientifikoa garatzea komunikazioa lantzen den heinean.

Blog honetan jorratu dugun behaketan helburu guzti hauek betetzea posiblea dela frogatu dugu  eta era berean zuhaitzen aldaketen inguruko hainbat ezagutza ikasi ditugu konparaketaren bitartez, behatutako gertaerak eta bertan parte hartu dituzten eragileak aztertzen eta azkenik aldaketa hauen azalpena emanez.

Laburbilduz, behaketa hau oso baliagarria izan da gure taldearentzat behaketaren inguruko jarrera zientifikoa obetzeko, ezagutza era esanguratsuan bereganatzeko eta behaketaren garrantziaz ohartzeko natur zientzien irakaskuntzarako.

Bibliografia
Busquets, P., Juandó, J., Geli, A. M., & Trebal, M. (1995). Aprender a observar. Alambique: didáctica de las ciencias experimentales, 1995, vol. 5.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina