2016(e)ko abenduaren 14(a), asteazkena

Azken hausnarketa


Iraganera begiratzeko  eta gure bi zuhaitzek eduki duten aldaketa ikusteko momentua heldu da. Irailaren 21etik hasitako eta abenduaren 13rarte iraun duen behaketei esker, hainbat ondorioetara heldu gara, ondorengo puntuetan azaltzen saiatuko garenak.

  • Konparazioa hasiera eta amaieran

Aldaketa nagusiena eta begi bistaz nabaritu daitekeena, urkian topatu dugu. Irailean, urkiak hosto pilo zituen eta berde berdeak. Orain aldiz, hosto asko galdu dituela nabaritzen da eta gelditzen zaizkion apurrak, marroi kolorekoak dira. Jarraian agertzen diren argazkietan, argi ikus daiteke desberdintasun hori.

Ezkerraldeko zuhaitza irailean ateratako argazkia da, non zuhaitz sendo eta osasuntzu bat ikus dezakegun. Eskumako argazkia berriz, hilda egongo balitz bezala dirudi, baina ez da horrela, neguari aurre egiteko beraien modua delako. Aipatu beharra dago, enborrean ere aldaketa ikusi dugula, hasieran, osorik zegoelako eta orain, azalez aldatzen egongo balitz bezala dirudielako.





Urkiaren argazkietan ikus daitekeenez, aldaketa nabaria da. Aldiz, itsas pinuaren argazkiei begiratzen badiegu, egun berean ateratako argazkia dela iruditu ahal zaigu, baina ez da horrela. Ezkerraldean dagoen argazkia orain dela 3 hilabetekoa da eta eskumakoa orain ateratakoa. Beraz, itsas pinuari dagokionez, aldaketa ez da larregi nabaritu.


Esan beharra dago, astez astez behaketa egitean, nabaritu egiten dela aldaketa, baina oraingo egoera eta orain dela hiru hilabeteko egoera guztiz desberdina dela eta aldaketa hori askoz ere nabariagoa dela.



  • Zein eragilek parte hartu dute?

Gure zuhaitzek izandako aldaketa edota garapena aztertzerako orduan, prozesu horretan parte hartu duten eragileak edota faktoreak identifikatzea beharrezkoa ikusten dugu. Hortaz, gure bi zuhaitzen kasuan, bata hosto iraunkorrekoa (itsas- pinua) eta bestea hosto erorkorrekoa izanik (urkia), hurrengo kanpo eragileen presentzia izan da nagusi: Haizea (hostoen erorketa erraztuz),ura, tenperatura aldaketak (gero eta tenperatura baxuagoak jasanez) eta eguzki argia.  

Beraz, hori kontuan izanda, orain arte atera ditugun argazkien bilakaera oso adierazgarria izan dela esan dezakegu, batez ere Urkiaren kasuan; izan ere, hosto erorkorreko zuhaitza denez gero, irailetik abendura bitartean jasan duen aldaketa ikustea oso erraza eta polita ere izan da.
   
  • Zergatik gertatu da hori?

Arrazioarik garrantzitusena, zuhaitz motarekin lotuta dago, hau da, erorkorra edo iraunkurra izatea. Alde batetik Itsas pinua iraunkorra da, eta bestetik, urkia erorkorra da. Beraz, erorkorraren kasuan, neguan zuhaitzak hosto guztiak galtzen ditu eta “biluzik” geratzen da. Hostoak galtzeko prozesua, udazkenean hasten da, hala ere, aurtengo udazkena eguzkitsua izan denezeta 15 gradu inguruko tenperatura egon denez, momentuz hosto asko mantentzen dira urkian.

iraunkorrari dagokionez, urte osoan zehar hostoak mantentzen dira. Honek ez du esan behar, erortzen ez direnik, baizik eta berritzen joanten direla. Ondorioz, aldaketak ez dira nabarmenak, Itsas pinuaren kasuan.

Bukatzeko, aldaketak eta prozesua aztertzeko aukera daukagu, argazkietan eta blogean oinarritzen bagara

  • Zertarako izan da baliagarria behaketa hau?
Gure ustez behaketa hauek oso baliagarriak izan dira jarduera giza lehen hezkuntzako klase batera eramateko. Behaketen bitartez zuhaitzek jasaten dituzten aldaketak denboran zehar askoz argiagoak dira irakaskuntza esanguratsuagoak sortuz.

Busquets el al (1995) esaten duen bezala, behaketa gure inguruneari buruzko informazioa lortzea ahalbidetzen digu, modu ereflexibo eta ordenatuan ezagutza berriak eratzen ditugun heinean.  

Era honetan, konturatu gara behaketaren bitartez lortu ahal diren zenbait helburuaz, esate baterako ikasleen interesa esnatzea, objetibotasuna eta sentsumenak lantzea eta  jarrera zientifikoa garatzea komunikazioa lantzen den heinean.

Blog honetan jorratu dugun behaketan helburu guzti hauek betetzea posiblea dela frogatu dugu  eta era berean zuhaitzen aldaketen inguruko hainbat ezagutza ikasi ditugu konparaketaren bitartez, behatutako gertaerak eta bertan parte hartu dituzten eragileak aztertzen eta azkenik aldaketa hauen azalpena emanez.

Laburbilduz, behaketa hau oso baliagarria izan da gure taldearentzat behaketaren inguruko jarrera zientifikoa obetzeko, ezagutza era esanguratsuan bereganatzeko eta behaketaren garrantziaz ohartzeko natur zientzien irakaskuntzarako.

Bibliografia
Busquets, P., Juandó, J., Geli, A. M., & Trebal, M. (1995). Aprender a observar. Alambique: didáctica de las ciencias experimentales, 1995, vol. 5.

2016(e)ko abenduaren 13(a), asteartea

13. Astea Zuhaitzen Behaketa!

Egutegia begiratzen badugu, hurrengo astean udazkena bukatuko dela ikus dezakegu. Hala ere, momentuz eguraldia oso ona da, egun gutxitan euria egin du, tenperaturak ez dira jaitsi eta eguerdian 16 gradu gutxi gorabehera izan ditugu. Hori dela eta, argazki ezinhobeak ateratzeko aukera izan dugu.

13. astea (Urkia)

Hostoak: Hosto gehienak horiak dira, batzuk berdeak jarraitzen dira eta besteak marroiak jarri dira. Kopurua gutxitu egin dela nabaritzen da, eta, lurrera begiratzen badugu, hostoz beteta dago.
Enborra: Astiro- astiro azala galtzen doala ikus dezakegu.
Adarrak: Biluzik geratzen ari dira hostoak erortzen diren heinean.



  


13. astea (Itsas Pinua)

Zuhaitza: Itsas pinuan ez dira nabaritzen adaketarik.
Hostoak: Hosto asko marroiak dira, batez ere beheko adarretan, batzuk erori dira baina hostoen kopurua berdin mantentzen da. Goiko adarretan ez dago aldaketarik.
Enborra: Oso lodia eta ximurrez beteta dago.
Adarrak: Ez dago aldaketarik














2016(e)ko abenduaren 10(a), larunbata

12. Astea Zuhaitzen Behaketa!


Kaixo guztioi!

Lauhilabetea bukatzear dago eta oraingoan zuhaitzen behaketaren azkenaurreko astea aztertuko dugu!
Horretarako, gure zuhaitzek aste honetan izan duten aldaketa fisikoak aztertzeari ekingo diogu berriz.

12. astea (Urkia)

Urkiaren kasuan, aste honetan jasan duen aldaketa gero eta nabariagoa eta arrigarriagoa da. Beheko argazkietan ikus dezakegun moduan, urkiaren hostoak gero eta hori kolore ikusgarriagoa hartzen ari dira, hosto berdeak ia ia desagertuz; eta enborrari dagokionez, zuhaitzaren enborra eta adarrak gero eta zuri kolore gehiago hartzen ari direla esan behar dugu. Ikus ditzakegun argazkiak!



     

12.astea (Itsas Pinua)

 Bestetik, Itsas Pinuari dagokionez, aste honetan ere aldaketak ez dira nabarmenak izan; izan ere, aurrekoan komentatu genuen bezala, zuhaitz mota honek urte osoan zehar aldatzen joaten da hostoak eta hortaz, hosto marroixkak eta berdeak ikus ditzakegu uneoro zuhaitzean eta lurrean ere. Ikus ditzakegun argazkiak!



2016(e)ko abenduaren 6(a), asteartea

Begira ze topatu dugun Bilboko Magisteritzeko eskolan:



Artelan hau zerbait berezia du irailetik lantzen ari garena, badakizue zer den? Eskulan hau egiteko material desberdinak erabili dituzte eta bereziki azken geruza egiteko… Gure zuhaitzaren hostoak erabili dituzte! Azken geruza, itsas pinuaren hostoak dira eta kanpotik hasita hirugarren geruza osatzen dutenak ere, itsas pinuarekin zerikusia daukate.

Ikus dezakezuen bezala, hainbat gauzetarako erabili ditzakegu naturak eskaintzen dizkigun materialak, baina ondo erabiltzen jakin behar ditugu haiekin ez akabatzeko.

Laster arte!

2016(e)ko abenduaren 2(a), ostirala

11. Astea. Zuhaitzen behaketa

Egun on laguntxoak!
Abendua etorri da, gero eta hurbilago dago hotsa eta negua eta gure zuhaitz maiteak zelan dabilen egun hauetan behatzen jarraitu dugu aste honetan. Gaur, zorionez egun oso polita atera zaigu eta gero eta gutxiagoak izango dira; hortaz aprobetxatu dugu argazki batzuk ateratzeko.

Urkiari dagokionez begi bistakoak dira udazkenaren ondorioak, hosto gehienak laranja edo horixka daude eta bere enborra eta adarrak gero eta zuriagoa daude larrua kentzen ari zaiolako.
Guzti hau argazki hauetan beha ditzakezue:




 

Itsas pinuaren kasuan, aldaketak ez dira hain arrigarriak izan. Lurrean hainbat osto marroi ikusteko aukera izan ditugu baina bere adarretan marroiak eta berdeak diren hostoak ikusi ahal dira. Egia esanda, jadanik badakigu itsas pinuak urtean zehar hostoak galtzen dituela baina atera ere bai eta hau frogatzeko aukera izan dugu aste honetan. Zuhaitzaren bestelako ezaugarriak beste asteko bezalakoak direla aitortu behar dugu, esan bezala aldaketa handirik ez da egon. 
Hau hobeto ikusteko, hona hemen asteko argazkiak:






2016(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena

10. Astea Zuhaitzen Behaketa!

Konturatu gabe, 10. astean gaude! Aste honetako eguraldia hobetzen joaten da eta aprobetxatu dugu argazki politak ateratzeko eta, zikindu gabe! Honekin lotuta, tenperatura atsegina denez, gustura dago arboretuan.

10. astea (Urkia)
Zuhaitza: Nahiz eta negua 3 aste barru hasi momentuz tenperaturak ez dira asko jaitsi. Ondorioz, hostoz beteta dago urkia, eguzkia aprobetxatzeko..
Hostoak: Hosto gehienak berdeak izaten jarraitzen dira, baina pixkanaka kolorea galtzen jarraitzen dute, batzuk horiak dira, baina hosto kopurua ez da nabarmen moduan gutxitu.
Enborra: astiro- astiro azala galtzen doala ikus dezakegu.
Adarrak: enborrean bezala azala galtzen jarraitzen du gure zuhaitzak.








10.astea (Itsas Pinua)

Zuhaitza: Pasaden astearekin konparatuz, ez du aldaketa nabarmenik jasan.
Hostoak: Hosto asko marroiak dira, batez ere beheko adarretan, batzuk jaitsi dira eta lurrean nabaritzen da. Goiko adarretan ez dago aldaketarik.
Enborra: Oso lodia eta ximurrez beteta dago.
Adarrak: Ez dago aldaketarik







.










2016(e)ko azaroaren 21(a), astelehena

Hostoak erortzen dira

Begira nola aurkitu dugun Bilboko Gran Via, zer gertatu da?


Urtero, zuhaitzek beraien ostoak berritzen dituzte, baina udazkenean gertatzen dena oso nabaria da. Azaro aldera, Bilbon kokatutako zuhaitzen hostoak pixkanaka-pixkanaka galtzen doaz. Arrazoi nagusia, urtaro honetan, eguzkitik jasotako argia gutxiagoa delako, erradiazioa indarra galtzen duela eta hotz handia egiten duelako gertatzen da. Hori dela eta, batzuetan hostoen produktibitatea txikiagotzen da. 

Zuhaitzari asko kostatzen zaio hosto horiek mantentzea eta ez dio denbora nahikorik hosto berriak sortzeko, beraz galdu egiten ditu, urtaro hau aktibitate txikian edo atsedenean egonik. Gainera aste honetan euri eta haize asko egin du eta horrek, zuhaitzak hosto gehiago galtzea ekarri du.

Orain hosto bat lurrera erortzen ikusten baduzu, jakingo duzu zergatik izango den.

2016(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

Karpin Aventura

Gaurkoan aurkitutako gauza bat erakutsi nahi dizuet.
Irteera ikaragarria egin dugu Karpin Aventurara eta zuetaz oroitu gara. Begira ze topatu dugun animaliak ikusten geunden bitartean, ezaguna egiten zaizue?



Nola ez zaizue ezaguna egingo ezta? Guk behatzen ari garen zuhaitzetako bat, hosto honen antz handia dauka baina ez erratu! Nahiz eta oso antzekoak izan, ez da ala. Gure zuhaitzean, leku beretik bi hosto ateratzen zaizkio baina argazkikoan, hiru ateratzen zaizkio. Galdera zailago bat egingo dizuet oraingoan, badakizue ze izen daukan zuhaitz hori? Intsignis pinua!

Harrigarria ezta? Asko fijatu behar gara, natura harrigarria delako.
Laster arte lagunok!

9. Astea Zuhaitzen Behaketa!

Kaixo denoi!

Aste honetan, pasaden astean bezala eguraldi kaxkarra izaten jarraitu dugu Euskal Herriko hainbat lurraldetan eta hortaz, horrek gure zuhaitzetan eragina izaten duen jakiteko, ikus dezagun gaurko astean ateratako argazkiak!

9. astea (Urkia)
Zuhaitza: Hurrengo urtaroa hurbil dagoela nabari izaten jarraitzen da dagoeneko zuhaitzan.
Hostoak: Hostoak berdeak izaten jarraitzen dira, baina pixkanaka kolorea galtzen jarraitzen dute, zonalde horiak agertuz.
Enborra: astiro- astiro azala galtzen doala ikus dezakegu.
Adarrak: enborrean bezala azala galtzen jarraitzen du gure zuhaitzak. Ikus ditzagun argazkiak!




9.astea (Itsas Pinua)

Zuhaitza: Pasaden astearekin konparatuz, ez du aldaketa nabarmenik jasan.
Hostoak: Gero eta hosto marroi gehiago izaten jarraitzen du eta adar batzuk dagoeneko guztiz biluzik daudela ikus dezakegu.
Enborra: Oso lodia eta ximurrez beteta dago.
Adarrak: Aurreko asteekin konparatuz ez dugu aldaketarik nabarmendu.


             

2016(e)ko azaroaren 10(a), osteguna

8. Astea Zuhaitzen behaketa

Kaixo denoi:
Aste hau eguraldiaren aldetik oso gogorra izan da eta Euskal Herriko zenbait lekutan elurteak egotera ailegatu dira.
Hori gure zuhaitzetan eraginik izan duela uste duzue? Ikus dezagun!

8. Astea (urkia)
Zuhaitza: Negua hurbil dagoela nabaritzen hasten da, lehengo astearekiko aldaketa nabaria egonez.
Hostoak: Hostoak marroi kolorekoak jartzen hasi zaizkio, argazkian ikus daitekeen bezala. Nahiz eta gehienak oraindik berdeak izan, aldaketa nabaritzen hasten zaio.
Enborra: Ikusten dugu kanpoko geruza galtzen hasia dela, eta barruan beste geruza bat ikusten zaio zuri kolorekoa. Hala ere, hau zati batzuetan bakarrik nabaritzen zaio.
Adarrak: Adarretan ere, antzeko prozesua nabaritzen zaio, azal galtze hori.





8. Astea  (Itsas Pinua)
Aste batetik bestera ez da hainbesteko aldaketa nabaritzen, baina lehengo astean ateratako argazkiekin konparatzen badugu, izugarrizko aldaketa izan duela ikus daiteke, goazen ikertzera!
Zuhaitza: Begi bistaz ikusita, nabaritu daiteke goiko aldean askoz ere hosto gehiago dituela.
Hostoak: Geroz eta hosto marroi gehiago ikus daiteke. Gainera, adar asko hostorik gabe gertau dira, gehienbat, geratzen diren hostoak zuhaitzaren goiko aldean kokaturik daude.
Enborra: Oso lodia eta ximurrez betera.
Adarrak: Adar asko ditu, loditxoak eta marroi kolorekoak. Puntu honetan eta aurrekoan ez dugu desberdintasunik nabaritu.




Hau izan da dena, hurrengo astean berriro ere zuekin egongo gara.